timeline
2023
Otsailaren 3an Francisco Rabanne Cuervo hil zen Portsall herrian, Ploudalmézeau kantoian (Bretaña frantsesa), 89 urte bete eta egun gutxira. Pasaiako Udalbatzak aho batez eman zion Francisco Rabanne Cuervo jaunari Pasaiako seme kutun titulua, hil ondoren.
Read More2019
Francisco Rabanne Cuervok (Paco Rabanne) eta Juan Jesús Neira de Lucasek Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioaren sorrera formalizatu zuten (hori baitzen artistaren jaiotzako izena).
Read More2007
Euskal Herriko Arkitekturako Goi Eskolako ikasleek egindako karrera-amaierako proiektuak gainbegiratu zituen, Trintxerpen (hura jaio zen barrutian) Rabanne espazioa sortzeko gaia zuten proiektuak. Era berean, eskola magistrala eman zuen.
Read More2003
Illumbe Musika Elkarteak ekoitzitako El Acomodador ganbera-operarako jantziak diseinatu zituen.
Read More2001
Espainiako Arte Ederretako merezimenduaren urrezko domina.
Read More1996
Goi-mailako joskintza utzi zuen, eta Puig Taldearen esku utzi zituen Paco Rabanne marka eta inperioa.
Read More1996
Trintxerpe-Pasaiako Illumbe Musika Elkartearen 25. urteurrena zela-eta, eta oroitzapenezko ekitaldien programaren ohorezko presidente izateko gonbidapena onartu ondoren, jaioterrira itzuli zen, eta orduan hasi zen Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioaren sorreraren abiapuntua izango zen harreman eta adiskidetasun kutuna.
Read More1994
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Merezimendu Artistiko eta Kulturalaren Urrezko Domina.
Read More1990
Urrezko Titare entzutetsua jaso zuen.
Read More1989
Isabel Katolikoaren Aginduko Ofizialaren Intsignia jaso zuen.
Read More