{"id":974,"date":"2022-12-13T17:06:22","date_gmt":"2022-12-13T16:06:22","guid":{"rendered":"https:\/\/frcfoundation.com\/paco-rabanne\/"},"modified":"2024-01-18T13:12:58","modified_gmt":"2024-01-18T12:12:58","slug":"paco-rabanne","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/paco-rabanne\/","title":{"rendered":"Paco Rabanne"},"content":{"rendered":"\n<h1>\n\t\tPaco Rabanne\n\t<\/h1>\n<h2>\n\t\tXX. mendeko modaren ikonoa\n\t<\/h2>\n\t<p>Francisco Rabanne Cuervo, mundu osoan ezaguna den Paco Rabanne euskal jostuna, Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko otsailaren 18an. Gaur egun mundu osoan da ezaguna diseinatzaile lanbideagatik, baina testuinguru apal eta karga politiko handiko batean jaio zen. Familiaren joera politikoen ondorioz, Rabaneda Cuervo familia Frantziara erbesteratu zen aita fusilatu ondoren, armada errepublikanoko komandantea izan baitzen.<\/p>\n<blockquote><p><strong>&#8220;Mi madre, destrozada por el dolor, nos condujo a mi abuela, mis dos hermanas, mi hermano y a m\u00ed, al asalto de los puertos de los Pirineos para llegar a Francia, \u00fanica v\u00eda de escape de aquella trampa mortal. A pie, entre la nieve y el fr\u00edo, a merced de los ataques a\u00e9reos, conseguimos atravesar la frontera.&#8221;<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<p>Harrerako herrialdean (Frantzian) hil zen. Han, pertsonalki eta profesionalki garatu zen, haren jatorria ahaztu gabe: Pasaia.<\/p>\n<p>Parisko \u00c9cole Nationale Sup\u00e9rieure de Beaux-Arts-en arkitektura ikasketak egin ondoren, 1966an lehen bilduma-manifestua aurkeztu zuen: &#8220;12 soineko ezinezko&#8221;, material garaikideez egindako soineko esperimentalak eta jantzi ezinak. Lan horrek mundu mailako errekonozimendua eman zion, eta erreferente bihurtu zuen diseinatzaile askorentzat. Esate baterako, <em>Coco<\/em> Chanel modaren damak &#8220;modaren metalurgiko&#8221; gisa bataiatu zuen.<\/p>\n<p>XX.mendeko modaren ikonoa izateaz gain, berezko sortzailea da, berrikuntzaren sinboloa. Alderdi guztietan apurtzailea izan zen, eta bere garaira aurreratutako ikuspegia azaldu zuen; hala, modaren historia, garaiko gizartea eta estetika markatu zituen.<\/p>\n<blockquote><p><strong>&#8220;(&#8230;) as\u00ed germin\u00f3 en m\u00ed el proyecto de presentar mi propia colecci\u00f3n de alta costura, dentro del esp\u00edritu de los dada\u00edstas; es decir, en un gesto de provocaci\u00f3n y de rebeli\u00f3n, con la esperanza de sacudir un poco aquella inercia y quiz\u00e1 de promover una mayor modernidad.&#8221;<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<p>Haren abangoardiako sorkuntzek modaren oztopo tradizionalak gainditu zituzten, material berrien erabilera sustatu baitzuen, hala nola aluminioa, rhod\u00f6ida eta papera, ordura arte modan ezohikoak zirenak.<\/p>\n<p>Izaera sentsual eta femeninotik urrundu gabe, emakumea irudikatzeko kode berriak sortu zituen, boterearen eta jainkotasunaren sinbolo den irudia proiektatuta.<\/p>\n<blockquote><p><strong>&#8221; (&#8230;) mi primera colecci\u00f3n se correspond\u00eda tambi\u00e9n con el nacimiento del Movimiento de Liberaci\u00f3n de la Mujer. (&#8230;) Vestir a las mujeres con metal, cubrirlas con cotas de malla, era en cierto modo convertirlas en nuevas Juanas de Arco, en amazonas, guerreras que se opon\u00edan a la cobard\u00eda machista.&#8221;<\/strong><\/p><\/blockquote>\n\t<p>\u00a9 Getty Images<\/p>\n\t<p>1965ean, Paco Rabannek bere firma sortu zuen. 1987an diseinatzaileak Puig familia espainiarrari saldu zion firma osoa, eta gaur egun familia horrek ustiatzen du. Hainbat perfume atera ditu, lehena &#8220;Calandre&#8221; 1969an.<\/p>\n<p><em><strong>&#8220;La mujer ya no es una mu\u00f1eca rid\u00edcula, pintada como una puta para el deleite del guerrero masculino&#8221;<\/strong><\/em>, esaten zuen. Gizona eta emakumea jada ez dira bereizten. Berdintasunezko gizarte baten aldekoa zen, eta perfume androginoak sustatu zituen, emakume eta gizonentzat; ideia hori ez dator bat gaur egun bere izena duten lurrinak iragartzen dituzten publizitate-iragarkiekin.<\/p>\n<p>Gizon aktiboa eta polifazetikoa da, eta modaren mundutik kanpo ere adierazpen modu berriak bilatu zituen, pinturaren, eskulturaren eta literaturaren esparruetan lanak eginez; gainera, antzerkiaren munduko proiektuetan parte hartu zuen, eta &#8220;P\u00e1nico&#8221; antzerki-taldea sortu zuen. Zinemaren industrian, &#8220;Dos en la carretera&#8221; (1967), &#8220;Casino Royale&#8221; (1967) eta &#8220;Barbarella&#8221; (1968) filmetarako jantziak diseinatu ditu.<\/p>\n<blockquote><p><em><strong>&#8220;Solo hay dos genios en Espa\u00f1a, yo y Paco Rabanne&#8221;<\/strong><\/em>&#8211; esan ohi zuen Salvador Dal\u00edk.<\/p><\/blockquote>\n<p>Bi sortzaileak lagunak eta elkarren laguntzaileak izan ziren. Sormenezko harreman horren emaitza Orson Wellsek kontatutako &#8220;Soft <strong>Self-Portrait<\/strong> of <strong>Salvador<\/strong> Dali&#8221; film dokumentalean ikus daiteke. Film hori Daliren etxean grabatu zen, Port Lligaten. Gainera, Salvador Dalik Jean Clemmer argazkilari suitzarrarekin izan zituen lankidetza ugarien ondorioz, beste sormen-harreman bat sortu zen Rabaneren eta argazkilariaren artean, eta <em>Nues<\/em> argazki-lana argitaratu zuten 1968an. Biluzien argazkiak, Paco Rabannek diseinatutako osagarriekin.<\/p>\n\t<p>Laura Whitcomb erakusketako arduradunak (komisarioa), &#8220;Dali: The Pharadox of Fashion&#8221; liburuaren egileak, honako hau baieztatu zuen: <strong>&#8220;<\/strong><strong>Clemmer, Dal\u00ed y Rabanne formaron una trinidad de influencia que vendr\u00eda a definir algunas de las se\u00f1ales m\u00e1s revolucionarias que trasnformaron el paisaje cultural de los a\u00f1os 60<\/strong>&#8220;.<\/p>\n<p>Bizitzan zehar, hainbat aldiz saritu dute bere ibilbide profesionalagatik:<\/p>\n<ul>\n<li>1963 Modaren munduan, Parisko Bienalaren <em>Laurel<\/em> saria eman zioten.<\/li>\n<li>1969 &#8220;Edertasuna &#8211; Industria&#8221; saria &#8220;Calandre&#8221; lurrin-flaskoa diseinatzeagatik.<\/li>\n<li>1989ko urtarrilean, Ohorezko Legioaren Ordena Nazionaleko zaldun-titulua jaso zuen.<\/li>\n<li>1989ko azaroan, Isabel Katolikoaren Aginduko Ofizialaren Intsignia jaso zuen.<\/li>\n<li>1990:\u00a0Urrezko Titarea.<\/li>\n<li>1994ko abuztua: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Merezimendu Artistiko eta Kulturalaren Urrezko Domina.<\/li>\n<li>2001eko maiatzean, Juan Carlos I.a erregeak Arte Ederren merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.<\/li>\n<\/ul>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Paco Rabanne XX. mendeko modaren ikonoa Francisco Rabanne Cuervo, mundu osoan ezaguna den Paco Rabanne euskal jostuna, Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko otsailaren 18an. Gaur egun mundu osoan da ezaguna diseinatzaile lanbideagatik, baina testuinguru apal eta karga politiko handiko batean jaio zen. Familiaren joera politikoen ondorioz, Rabaneda Cuervo familia Frantziara erbesteratu zen aita fusilatu ondoren,&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"slim_seo":{"title":"Paco Rabanne - Fundaci\u00f3n Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioa","description":"Paco Rabanne XX. mendeko modaren ikonoa Francisco Rabanne Cuervo, mundu osoan ezaguna den Paco Rabanne euskal jostuna, Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko otsai"},"footnotes":""},"class_list":["post-974","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/974","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=974"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/974\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/frcfoundation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=974"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}