1. Fundazioak lortu nahi dituen interes orokorreko helburuak honako hauek dira:
Pasaiako Francisco Rabanne Cuervo jostunaren pertsonak eta nortasunak modaren munduan, goi-mailako joskintzan zehazki, izan duen ospea, garrantzia eta sona sustatzea, zabaltzea eta indartzea.
2. Helburu hori lortzeko, Fundazioak honako jarduera hauek egin ahal izango ditu:
a) Paco Rabanneren lanari eta obrari buruzko ikerketa eta behaketa.
b) Haren figura eta obra zabaltzea eta herritarrengana hurbiltzea.
d) Sorkuntza- eta berrikuntza-prozesuak garatzeko jarduerak sustatzea, baita helburu horrekin lotutako beste jarduera batzuk ere.
e) Modaren, diseinuaren, artearen eta berrikuntzaren munduarekin lotutako prestakuntza-jarduerak sustatzea.
f) Modaren, diseinuaren, artearen eta berrikuntzaren munduarekin zerikusia duten pertsonei bekak ematea.
Artearen – Diseinuaren – Berrikuntzaren zutabeetan oinarritzen diren proiektuak eta proposamenak sustatuko ditu. Horretarako, hiru jarduera-ildo aurreikusi dira programa hori garatzeko: Ikerketa – Sustapena – Behaketa. Lan-ildo horiek bateragarriak dira, eta elkarren artean lotuta daude; baina ezinbestean autonomoak dira beren bideragarritasun sozial eta ekonomikoa ahalbidetzeko.
Jarduera-ildo horiek ahalbidetuko dute etorkizunean Trintxerpe barrutian Pasaiako Rabanne Gunea sortzeko oinarriak ezartzea, Francisco Rabanne Cuervok beti nahi izan zuen moduan.