Paco Rabanne
XX. mendeko modaren ikonoa
Francisco Rabanne Cuervo, mundu osoan ezaguna den Paco Rabanne euskal jostuna, Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1934ko otsailaren 18an. Gaur egun mundu osoan da ezaguna diseinatzaile lanbideagatik, baina testuinguru apal eta karga politiko handiko batean jaio zen. Familiaren joera politikoen ondorioz, Rabaneda Cuervo familia Frantziara erbesteratu zen aita fusilatu ondoren, armada errepublikanoko komandantea izan baitzen.
“Mi madre, destrozada por el dolor, nos condujo a mi abuela, mis dos hermanas, mi hermano y a mí, al asalto de los puertos de los Pirineos para llegar a Francia, única vía de escape de aquella trampa mortal. A pie, entre la nieve y el frío, a merced de los ataques aéreos, conseguimos atravesar la frontera.”
Harrerako herrialdean (Frantzian) hil zen. Han, pertsonalki eta profesionalki garatu zen, haren jatorria ahaztu gabe: Pasaia.
Parisko École Nationale Supérieure de Beaux-Arts-en arkitektura ikasketak egin ondoren, 1966an lehen bilduma-manifestua aurkeztu zuen: "12 soineko ezinezko", material garaikideez egindako soineko esperimentalak eta jantzi ezinak. Lan horrek mundu mailako errekonozimendua eman zion, eta erreferente bihurtu zuen diseinatzaile askorentzat. Esate baterako, Coco Chanel modaren damak "modaren metalurgiko” gisa bataiatu zuen.
XX.mendeko modaren ikonoa izateaz gain, berezko sortzailea da, berrikuntzaren sinboloa. Alderdi guztietan apurtzailea izan zen, eta bere garaira aurreratutako ikuspegia azaldu zuen; hala, modaren historia, garaiko gizartea eta estetika markatu zituen.
“(...) así germinó en mí el proyecto de presentar mi propia colección de alta costura, dentro del espíritu de los dadaístas; es decir, en un gesto de provocación y de rebelión, con la esperanza de sacudir un poco aquella inercia y quizá de promover una mayor modernidad.”
Haren abangoardiako sorkuntzek modaren oztopo tradizionalak gainditu zituzten, material berrien erabilera sustatu baitzuen, hala nola aluminioa, rhodöida eta papera, ordura arte modan ezohikoak zirenak.
Izaera sentsual eta femeninotik urrundu gabe, emakumea irudikatzeko kode berriak sortu zituen, boterearen eta jainkotasunaren sinbolo den irudia proiektatuta.
“ (...) mi primera colección se correspondía también con el nacimiento del Movimiento de Liberación de la Mujer. (...) Vestir a las mujeres con metal, cubrirlas con cotas de malla, era en cierto modo convertirlas en nuevas Juanas de Arco, en amazonas, guerreras que se oponían a la cobardía machista.”
© Getty Images
1965ean, Paco Rabannek bere firma sortu zuen. 1987an diseinatzaileak Puig familia espainiarrari saldu zion firma osoa, eta gaur egun familia horrek ustiatzen du. Hainbat perfume atera ditu, lehena "Calandre" 1969an.
“La mujer ya no es una muñeca ridícula, pintada como una puta para el deleite del guerrero masculino”, esaten zuen. Gizona eta emakumea jada ez dira bereizten. Berdintasunezko gizarte baten aldekoa zen, eta perfume androginoak sustatu zituen, emakume eta gizonentzat; ideia hori ez dator bat gaur egun bere izena duten lurrinak iragartzen dituzten publizitate-iragarkiekin.
Gizon aktiboa eta polifazetikoa da, eta modaren mundutik kanpo ere adierazpen modu berriak bilatu zituen, pinturaren, eskulturaren eta literaturaren esparruetan lanak eginez; gainera, antzerkiaren munduko proiektuetan parte hartu zuen, eta "Pánico" antzerki-taldea sortu zuen. Zinemaren industrian, "Dos en la carretera" (1967), "Casino Royale" (1967) eta "Barbarella" (1968) filmetarako jantziak diseinatu ditu.
“Solo hay dos genios en España, yo y Paco Rabanne”– esan ohi zuen Salvador Dalík.
Bi sortzaileak lagunak eta elkarren laguntzaileak izan ziren. Sormenezko harreman horren emaitza Orson Wellsek kontatutako "Soft Self-Portrait of Salvador Dali" film dokumentalean ikus daiteke. Film hori Daliren etxean grabatu zen, Port Lligaten. Gainera, Salvador Dalik Jean Clemmer argazkilari suitzarrarekin izan zituen lankidetza ugarien ondorioz, beste sormen-harreman bat sortu zen Rabaneren eta argazkilariaren artean, eta Nues argazki-lana argitaratu zuten 1968an. Biluzien argazkiak, Paco Rabannek diseinatutako osagarriekin.
Laura Whitcomb erakusketako arduradunak (komisarioa), "Dali: The Pharadox of Fashion" liburuaren egileak, honako hau baieztatu zuen: “Clemmer, Dalí y Rabanne formaron una trinidad de influencia que vendría a definir algunas de las señales más revolucionarias que trasnformaron el paisaje cultural de los años 60”.
Bizitzan zehar, hainbat aldiz saritu dute bere ibilbide profesionalagatik:
- 1963 Modaren munduan, Parisko Bienalaren Laurel saria eman zioten.
- 1969 "Edertasuna – Industria" saria "Calandre" lurrin-flaskoa diseinatzeagatik.
- 1989ko urtarrilean, Ohorezko Legioaren Ordena Nazionaleko zaldun-titulua jaso zuen.
- 1989ko azaroan, Isabel Katolikoaren Aginduko Ofizialaren Intsignia jaso zuen.
- 1990: Urrezko Titarea.
- 1994ko abuztua: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Merezimendu Artistiko eta Kulturalaren Urrezko Domina.
- 2001eko maiatzean, Juan Carlos I.a erregeak Arte Ederren merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.