Desvelando a Rabanne izeneko programa
Literatura-argitalpena
'Desvelando a Paco Rabanne'
Hedabideen eta nonahiko presentziaren ondorioz baino ez bada ere, Paco Rabanneren izena ez da soilik pertsona edo figura ezagun baten izena, ospe handiko moda-sortzaile baten izena, edo garaiko jendeari ezaguna iruditzen zaion “ukiezin” baten izena; harago doa.
Liburu honen helburu da Rabanne ezagutzera ematea da, eta galdera handi bati erantzutea: baina nor dago benetan arrakasta izan duen "etiketa" horren atzean?
Telebistan hari buruz eman dituzten dokumentalei, aireportuko publizitateei, haren sorkuntzen argitalpenei edo oroimenari, eta haren lanaren xede izan diren pertsonaia ospetsuei esker, Rabanne errekonozimendu handiko izena da; baina ez da behar beste ezagutzen, eta haren ekarpena edo hainbat sormen-eremutan izandako talentua ez dira behar bezala azaldu.
Erakusketa
Rabanne, moda, artea, diseinua, espiritualtasuna
Rabannek naturaltasun osoz uztartu ditu aldi berean modaren jarduna, diseinua, zinema, antzerkia, azken batean, bere jarduera artistikoa izaera sozialagoko jarduerekin, hala nola hiesa duten gaixoen arretan diharduen monasterio bati laguntzea, Saharaz azpiko artistei laguntzea edo errepresio frankistatik ihes egindako pertsonekiko elkartasuna eta adiskidetasuna.
Artista polifazetikoa; diseinuaz gain, hainbat diziplinatan proiektatu da, eta janzkera ulertzeko modu bat eman du, goi-mailako joskintzaren kontzeptu tradizionaletatik urrun samar dagoena.
Modak eta diseinuak gizartean duten esanahiari buruz duen ikuspegia, irudikapen-elementu gisa, edo emakumea pertsona aktibo gisa ahalduntzearen aldeko iritziak, eta emakumearen potentzialaren eta boterearen adierazpen askea baldintzatzen eta mugatzen duen moda baten diseinuari egindako kritikak...
Haren bizimodua, ahal den neurrian, nazioarteko figura bati lotutako handikeriatik urrun, Jainkoagana hurbiltzeko bilaketa espiritual eta mistikoaren eta giza izaerari buruzko hausnarketaren ondorioz…
Erakusketa honi esker, bertaratzen direnek zuzenean ezagutu ahal izango dute Rabanne eszentrikoena eta agian ameslariena, magoa. Edo, agian, bere garaira aurreratutako humanista bat.
Rabanne gunea
Gaur egun, munduan ez dago Rabanne gunerik, baina asmoa badago. Halaxe erakutsi du beti Paco Rabanne diseinatzaileak; eta fundazioa sortu zen, besteak beste, diseinatzaileak berak Pasaian Paco Rabanne Kultura eta Berrikuntza gunea sustatzeko zuen nahia defendatzeko.
“Muchas ciudades del mundo entero han querido tener un museo Rabanne, pero yo siempre he dicho que no porque tenía que ser en Trintxerpe. Hay que crear un espacio, un lugar donde se trabaje, se aprenda y se comunique, donde el papel fundamental lo ocupen las persona creativas” - DV 2003
“Tengo 70 años. No me queda mucho por vivir. Y me gustaría ver, antes de que me muera un museo mío en Trintxerpe” - DV 2001
“Mi obra debe estar en Pasaia” - DV 2003
Gune aktiboa da, eta protagonismo kultural eta berritzaile handia du. Helburuak udal-eremutik haratago doaz, tokikotik globalerantz.
Paco Rabanne Kultura eta Berrikuntza Espazioa artea, diseinua eta moda ekoizteko zerbitzuen zentro integratua da, tokiko, nazioko eta nazioarteko mailan.
“El espacio no será grande y tendrá otros elementos, pero lo necesario es que sea algo vivo, que se regenere, en el que siempre pasen cosas”
Helburua da tokiko sustapen ekonomikoko esperientzia bat garatzea, diseinuaren sektoreko enpresa eta kultura-jarduera sustatzeko, inbertsioak erakarriz eta enplegua eta aberastasuna sortuz.
“Un museo en una lonja de pescado de Trintxerpe”
“... un lugar donde pasen muchas cosas, al que la gente venga para ver qué han hecho estos locos guipuzcoanos”
Pasaiako Kultura eta Berrikuntza Gune hau lortzeko, Rabanne Foundationek hori sustatzeko lan egingo du. Proiektuaren potentzialtasuna ikusarazi nahi dugu, baita inguruneari ekarriko liokeen inpaktu sozial, ekonomiko eta kulturala ere.